pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko zuhaitzak ezagutu
20
Api
2023

Legazpiko zuhaitzak ezagutu

Kontsultatu plano berria udal webgunean

 

Duela aste batzuk, Eskola Agenda 2030-eko ikasleek proposatuta, Uggasa eta Urola Garaiko udalek informazio-plakak jarri genituen gure hiriguneetako zuhaitzen oinetan.

Legazpiren kasuan 40 zuhaitzetan jarri genituen, gehienak Agirre-Etxeberri parkean, baina baita Euskal Herria plazan, Latxartegin eta Laubiden ere.
 

Orain, plano bat gehitu dugu web orrian. Bertan zuhaitz bakoitzaren kokapena eta bitxikeriak azaltzen dituzten fitxak ikus ditzakezu.

Ba al zenekien ezpel-zurak ez duela flotatzen, haritzek ez dutela urtero fruiturik ematen edo zer den “erresonantzia-zura”?
 

Kontsultatu planoa zure ordenagailuan edo telefono mugikorrean. 

 

PLANOA

Albiste guztiak