Joan den otsailaren 7an, 25 urte bete ziren Sorgintxulo taldea sortu zenetik. Urte hauetan guztietan, herriko gazte askok parte hartu dute talde honetan, beren borondatez, euskararen erabilera sustatuz eta herriko beste haur eta gaztetxoen aisialdian ekintzak antolatuz. Taldearen jarduera nagusia udako kanpaldiak edo udalekuak dira, baina horrezaz gain hainbat jarduera antolatzen ditu udal-zerbitzuek eskatuta edo herriko elkarteekin lankidetzan.
Datorren larunbatean, apirilak 22, Sorgintxulo taldearen 25.urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira goizetik gauera arte, publiko-mota ezberdinentzat eta herriko hainbat gunetan, besteak beste haurrentzako jolasak Azokan eta musika nonahi, kalean eta gaztetxean.
Hauxe da egitaraua:
- 11.00 haurrentzako jolasak eta puzgarriak Azokan
- 12.30 trikipoteoa erdiguneko kaleetan
- 14.30 bazkaria Azokan
- 19.15 karropoteoa erdiguneko kaleetan
- 23.00 kontzertuak gaztetxean
Zorionak eta gure desio onenak Sorgintxulo taldearentzat!
Jarraitu beste 25 urtez herriko haur, gaztetxo eta gazteen aisialdia Sorgin-tzen!