pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilean Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin
12
Api
2023

Apirilean Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Apirilaren 17tik 26ra

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

 

Aitzaki horrekin, Patxi Zubizarreta, Uxue Apaolaza eta Jon Arretxe , idazleak izango ditugu gure artean, saio desberdinetan. Hona prestatu dugun ekintza egitaraua:

 

17, astelehena: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA: Herriko Batxilergoko ikasleak, Patxi Zubizarreta idazlearekin “Zerria” bere lanaz solasteko, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

19, asteazkena:IPUIN KONTAKETA SAIOA. 5 urtetik aurrerako haurrentzat. Kontalaria: Oihana Etxegibel. 18:00etan Udal Liburutegian.

21, ostirala: IDAZLEAREKIN SOLASALDI IREKIA: Uxue Apaolaza idazlearekin “Bihurguneko nasa” bere lanaz solasteko. Euskarazko Literatura Klubaren baitan antolatu bada ere, herritar guztiei irekitako saioa izango da.18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

24, astelehena: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA: Herriko DBH2ko ikasleak, Jon Arretxe idazlearekin, “Trumoiaren alaba” bere lanaz solasteko, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

26, asteazkena:LITERATURA KLUBA GAZTELERAZ. 18:00etan Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: “Ordesa” Manuel Vilas-ena.

 

Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, liburutegiko ohiko ekintzak mantenduz eta idazleen solasaldi bereziak antolatuz.

 

Albiste guztiak