Datorren apirilaren 21ean, ostirala, 18:00etan Treba Gazteak saioa izango dugu Gazte-txokoan: Sexkuntza: nolakoa da nire sexualitatea?
Dei berezia egiten diegu 16 eta 30 urte bitarteko gazteei, saio horretan parte hartzeko. Legazpiko nerabe eta gazte askorentzat Gazte-txokoa gertuko gunea da eta aproposa ere, lagunartean hainbat gairen inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko. Oraingoan, sexualitateari buruz arituko gara dagoeneko ezaguna duzuen Eider Goiburu adituarekin.
Norberaren sexualitatearen ezagutzan eta autoezagutzan sakonduko duzue. Sexualitate osasungarri baterako gakoak ezagutzea bilatuko da: norberaren desioak ezagutu, inguruneak gugan nola eragiten duen ikusi, komunikazio-bideak aztertu eta taldean hausnartu eta gogoeta egin.
Saioan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen ematea. Apirilaren 17ra arte eman beharko da izena, lotura honetan: www.legazpi.eus/treba-gazteak
Ekimen hau TREBA Gazteak programaren barruankokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.