Sasietako Mankomunitateak ezarrita duenaren arabera, tamaina handiko hondakinak ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera, atera behar ditugu eta hondakin horiek edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan utzi behar ditugu.
Hauek dira jasotzen diren tamaina handiko hondakinak: altzariak, koltxoiak eta etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordena-gailuak, telebistak).
Debekatuta dago hondakin hauekateratzea:
- Obra-hondakinak (oholtza, bainuontzia, komun-ontzia, baldosak, azulejuak...)
- Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
- Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluores-zenteak, pinturak …)
- Pneumatikoak
- Zurezko paletak
- Arropa, jostailuak eta etxebizitzen eta garajeen garbiketa-hondarrak
Deskargako GARBIGUNEA ITXITA egongo da ASTE SANTUAN; beraz, apirilaren 6tik apirilaren 10era ezingo da hondakinak eraman bertara.