Nerabeentzako Zerbitzuko Pazko asteko egitarauan aldaketak egin dira. Bi irteera aurreikusita zeuden: apirilaren 12an, Urbil merkataritza-guneko Costa Jumper-era eta apirilaren 15ean, Donostiako Ihes gelara. Apirilaren 12ko irteeran ez da gutxieneko kopurua bete eta horren ordez, ohiko dinamika eskainiko da, bai egun horretan, bai ostiralean, apirilaren 14an ere.
Bestalde, Aste Santuko jai egunak direla eta, apirilaren 6tik 9ra, ez da zerbitzurik eskainiko. Ezta apirilaren 10ean eta 11n ere, urte osoko astelehen eta asteartetan itxita dagoelako. Apirilaren 15ean Donostiako Ihes gelara joango dira goizetik arratsaldera, eta 16an, Gazte-txokoa itxita egongo da.
Azpian behin betiko egutegia: