Legazpiko herritarrek ondo dakite Xabier Zurutuza Torres motoziklismoaren arloan egiten ari dela bere kirol-ibilbidea.
2017an, 11 urte besterik ez zituela, 3. postua lortu zuen Espainiako Supermotard Txapelketan, 65 cc kategorian.
2018an, Supermotard 85cc-ko Espainiako txapelduna izatea lortu zuen; 2019an, Supermoto 250 cc-ko Espainiako txapelduna izan zen, Phoenix Racing Team taldearekin; 2020an, Supermoto 250 cc-ko Espainiako txapelduna izan zen bigarrenez, Phoenix Racing Team taldearekin eta hirugarren postua lortu zuen Espainiako PreMoto3 Txapelketan, Cuna de Campeones taldearekin; 2021ean, 4 podio egin zituen Hawkers European Talent Cup lehiaketan, eta, horiei esker, txapelketako 3. Postua lortu zuen. 2022tik, Zurutuza gazteak FIM Junior GP Munduko Moto3 kategorian ari da lehiatzen.
Kirol-ibilbide horren ondorioz, udalak babesletza-kontratu bat egin du Xabi Zurutuza gaztearekin, Legazpiren irudia motoziklismoaren bidez hedatzen dela bermatzeko. Aldi berean, eliteko kirolari gazte horri lagunduko dio kirol-diziplina horretan jarrai dezan, izan ere, diziplina hori kostu ekonomiko handikoa da, entrenatzeko zirkuituen azpiegitura nahikorik ez dagoelako.
Babesletza-kontratu honen bidez, Legazpik etorkizun oparoko gazte legazpiarrari lagunduko dio Italiako Txapelketan eta Moto GP junior izeneko munduko txapelketan. Bertan, kirol arrakasta handienak lortzea opa diogu.