pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña Jauregiaren eta Gaztetxearen atzealdea garbitzeko lanak
03
Api
2023

Bikuña Jauregiaren eta Gaztetxearen atzealdea garbitzeko lanak

Biharko, apirilaren 4rako, kendu egin beharko dira Gaztetxeko aparkalekuan aparkatutako ibilgailuak

Joan den martxoaren 24an, udal-brigadako langileak Bikuña Jauregiaren eta Gaztetxearen atzealdea garbitzen hasi ziren.

Garbiketa-lanak Bikuñaenea plazara ematen duen ezpondan dauden sastrakak kentzeko lanekin hasi ziren. Lan horiek beharrezkoak dira, ezinbestekoa baita zaku-hondo bat eratzen duen ezpondaren hondoan pilatzen diren zikinkeria eta hondakinak garbitzea eta inguru hori garbi mantentzea.

Eremu horretako sastrakak kendu ondoren, bihar, asteartea, apirilak 4, bertan pilatzen diren zikinkeria eta hondakinak garbitzeko lanekin jarraituko da. Horretarako, erretiratu egin beharko dira Gaztetxeko aparkalekuan dauden ibilgailuak eta libre utzi beharko da eremu hori.

Albiste guztiak