Apirileko emanaldiarekin amaituko da Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloko denboraldia. Opera emanaldi batekin emango diogu amaieran eta, eta ohi bezala bi zatitan eskainiko da.
Cyrano de Bergeraclau ekitaldiko opera da. Egilea Franco Alfano (1876-1954) konpositorea da, Henri Cain-en libretoan eta Edmond Rostand frantses idazleak idatzitako izen bereko draman oinarrituta. Bertan, Cyrano de bergerac (1619-1655) idazle eta soldatuaren bizitza kontatzen da.
Erromako Opera antzokian eskaini zen lehenengo aldiz 1936ko urtarrilaren 22an. Bertsio frantsesa ere egin zen eta italiarrak baino ospe handiagoa lortu zuen; bertsio hori Pariseko Opera-Comique antzokian eskaini zen lehen aldiz 1936ko maiatzaren 29an.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.