pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira
03
Api
2023

Herri Danborradako entsegu egunak finkatu dira

Apirilaren 11, asteartea 20:00etan izango da lehena, Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan

 

Maiatzeko jaiak gero eta gertuago dauden honetan, ekitaldien prestakuntzak aurrera doaz. Hasiak dira dantza ikastaroak, pilota txapelketetako azken txanpak eta Haur-gazte Danborradako entseguak.

 

Maiatzaren 2an kaleak hartuko dituen Herri Danborradaren txanda dugu oraingoan, eta finkatu dituzte entsegu egunak:

Apirilak 11, 14, 18, 21 eta 25, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.

 

Entseguetara etortzea ezinbestekoa da, aurten ohi baino arrazoi gehiagorekin, aurtengoan pieza berri bat joko baita.

 

Danborradan parte hartu nahi baduzu, eta konpainiarik ez baduzu, lasai, Apirilaren 11,14,18 edo 21eko entseguetan izena eman ahal izango duzu, entsegura azalduta. Zenbat eta azkarrago egin izen ematea hobe.

 

Entsegu orokorra, Legazpi Musika Bandarekin: Apirilak 27, osteguna, 20:00etan Haur-gazte danborradakoak eta 21:00etan Herri Danborradakoak Domingo Agirre Ikastetxeko Kantxa estalian.

Albiste guztiak