Eguzki talde ekologistak egindako eskaerari erantzunez, eta Urola ibaira eta haren ibaiadarretara isurtzen diren hondakinak itsasora iritsi daitezkeela jakinda, 2021ean, Legazpiko Udala sare metalikoak jartzen hasi zen Legazpiko ibaien ibilguetako barandetan, haizeak plastikoak eta hondakinak Urola ibaira eraman ez ditzan.
2021ean hasitako jarduketak jarraipena izan du 2022an eta 2023an. Guztira, babes-sareen 1.306 metro lineal jarri dira Urola ibaia eta haren ibaiadarrak babesteko.
Zehazki, honako guneetan jarri dira babes-sareak:
2021 (459 metro) |
2022 (517 metro) |
2023 (276 metro) |
|
|
|
Urola ibaia babesteko sareak jarri ondoren, Pastain baserritik Guriditegi auzoraino dauden barandak margotuko dira.