Datorren apirilaren 15ean Haurren Eguna ospatuko da. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak, hainbat tailer eta txoko antolatu ditu 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Azokan. Honako txokoak egongo dira:
- Naturan jolasean:txoko ezberdinak egongo dira: eraikuntza txokoak, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde txokoa; harearekin, lurrarekin eta naturako elementuekin eskulanak egiteko txokoa, ..
- Sormen tailerra: Material ezberdina erabiliz hainbat apaingarri edota elementu sortzeko eskulan tailerra.
- Zirkoan trebatzen:parte hartzaileek zirkoan murgiltzeko aukera izango dute, material ezberdina erabiliz.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.
Epea: ostegunera arte, apirilak 13a, 14.00ak arte.