Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie, uztailaren 3tik 21era, 9:30etik 12:30era.
Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du bihar, asteartean.
Bi modutara aurkez daitezke eskaerak:
- Eskaera-orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta
- Udaleko egoitza elektronikoaren bidez: https://egoitza.legazpi.eus
Izena emateko epea: martxoaren 28tik apirilaren 14ra, biak barne.