Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek nerabeekin eztabaidatu eta landu dute Pazko astean zer nolako ekintzak egin nahi dituzten. Horren ondorioz 2 ekintza berezi antolatu dira egun horietarako. Hala, apirilaren 12an, asteazkena, Urbil merkataritza-guneko Costa Jumpera joango dira (09:45etik 18:45era) eta apirilaren 15ean, larunbata, Donostiako Ihes gelara (09:45-17:45).
Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan eman dezakete izena martxoaren 31n, ostirala, 14:30etik 17:30era. Horretarako, gurasoen baimena eta dirua eraman beharko dute. Costa Jumpera joateko, 16 euro ordaindu beharko dute, eta Ihes gelara joateko, 15 euro.
Costa Jumpera joateko 25 plaza daude eta Ihes gelara joateko 20. Plaza baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da.