pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Espaloiak konponduko dira Laubide eta Arantzazu auzoetan
22
Mar
2023

Espaloiak konponduko dira Laubide eta Arantzazu auzoetan

Obrak martxoaren 23an hasiko dira

 

Obra egingo den eremuak Laubide auzoko eta Arantzazu auzoko kale perimetrala hartzen du; zehazki, Etxe Sindikalaren eta Haurreskolaren arteko bidegurutzetik Laubide auzoko biribilgunera doan errepidearen bi aldeetan dauden espaloiak berrituko dira, eta 415,80 m²-ko azalera hartzen dute.

 

Arantzazu auzo aldeko espaloia, San Ignazio eta Laubide auzoak lotzen dituen bidegorriaren ondoan dago, Arantzazu auzoaren mendebaldean, auzoko 24 (etxe sindikala), 25, 26 eta 27 zenbakien gainean. Espaloiak 88 metroko luzera du eta 2,63 metroko zabalera.

 

Laubide auzo aldera ematen duen espaloia San Ignazio auzora iristen da. San Ignazio auzoko espaloia 2020an berritu zen, Laubide auzoko biribilgunearekin eta Laubide auzoko zenbaki bakoitien eremua berritzeko azken fasearekin batera. Espaloi horrek 88 metroko luzera du eta 2,30 metroko zabalera.

 

Hauexek izango dira egingo diren hobekuntza-lanak: baldosa altxatuko da espaloia berdintzeko eta Laubide auzoko zenbaki bakoitien eremuan dagoenaren antzeko akabera inprimatuarekin amaituko da. Zintarriak ere birmoldatuko dira, akabera ona izan dezaten.

 

Hobekuntza-obra 2 fasetan gauzatuko da, Arantzazu auzo aldeko espaloitik hasi eta haurreskola aldeko espaloiarekin jarraituz.

 

Aurrekontua 33.583,55 eurokoa da, eta ‘Asfaltos Urretxu, SA’ enpresak egingo du.

 

Obrak martxoaren 23an hasiko dira, eta 4-6 aste inguru iraungo dute.

Albiste guztiak