pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak
20
Mar
2023

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara ikasteko, euskarazko beste ikastaroetara joateko eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Joan den ostiralean, martxoak 17, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:
 
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
 
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
 
Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango da.
 
Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.
 
Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

 

Diru-laguntza deialdien oinarriak

Egoitza elektronikorako sarbidea

 

1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

 

 

Albiste guztiak