pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Martxoak 26 igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dugu
17
Mar
2023

Martxoak 26 igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dugu

100 haritz eta ametz landatuko ditugu Arraseta mendian

Aurreko udaran, udalak Arrasetan duen  pinudiaren 5 Ha moztu zituen, baso kudeaketa jasangarrirako planari jarraituz. Orain,  zuhaitz landaketa berria egingo du, bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin.
 
Horretarako enpresa bat kontratatu du 1500 haritz landatzeko aste honetan bertan.
 
Horretaz gain, azken hamarkadetako ohiturari jarraituz,  herritar bolondresekin 100 zuhaitz landatuko ditugu: 50 mendiko haritz (Quercus petraea)  eta 50 ametz (Quercus pyrenaica). Esan beharra dago, zuhaitz hauek Legazpiko basoetan jasotako hazitik sortutako landarea direla; Gipuzkoako foru aldundiko basozainei esker.
 
Hitz ordua, martxoak 26 igandean,  goizeko 9.30tan izango da. Udaletxe aurrean elkartuko gara, Euskal herria plazan eta oinez igoko gara Mantxola auzotik Arraseta mendiraino. Eguerdi ingururako jaitsiko gara berriz herrira.
 
Izen ematea beharrezkoa da ekintzan parte hartzeko, martxoak 24 baino lehen, ondorengo estekan:

https://www.legazpi.eus/zuhaitz-eguna

Guztion artean bertako basoa berreskuratzeko aletxoa jarriko dugu, animatu parte hartzera!
 

Albiste guztiak