pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskal Herriko Txistu Eguna 2023 Legazpin
16
Mar
2023

Euskal Herriko Txistu Eguna 2023 Legazpin

Martxoaren 25ean, larunbata. 
Elkartearen batzar orokor arrunta ere egingo da.

Euskal Herriko Txistulari elkartean urtero burutzen duen ekintza da honakoa, eta urtero herrialde batean egiten dena. Aurtengoa Gipuzkoari zegokion antolatzea eta Legazpiko Goiz Deia Txistulari taldeak hartu du antolaketaren ardura eta Legazpin egingo da 2023ko Txistu Eguna.

 

Hona prestatu duten egitaraua:

9:00 – Euskal Herria Plazan elkarretaratzea eta kalejira.
10:00 – Batzarra Latxartegi Aretoan.
12:00 – Hamaiketakoa Gizarte zentroan.
12:30 – Alkatearen ongi-etorria Udaletxean eta ohorezko aurreskua.
12:45 – Kontzertua Euskal Herria Plazan. Legazpiko Erraldoiek ere parte hartuko dute.
13:15 – Kalejira. Legazpiko Erraldoiek ere parte hartuko dute
14:30 – Bazkaria Aitxuri jatetxean.

 

Txarra eginez gero, kalejirak beharrean aterpe ezberdinetan jotzen saiatuko gara Elizatari, Pasotxomin, Plazaola Kaleko etxe azpietan eta Kontzertua Azokan izango litzateke.

 

Euskal Herri guztiko 80ren bat Txistulari elkartzea espero da, eta egun hori legazpiarrekin partekatzea, herria txistu doinuz betez.

 

Albiste guztiak