Legazpiko Tipi Tapak urteko ostegun guztietan egiten ditu ibilaldiak, plazan dagoen “oilarraren” iruditik 10:30ean abiatuta.
Astero, elkarteetako, ikastetxeetako eta beste erakunde batzuetako pertsonak biltzen dira, helburu bikoitzarekin: jarduera fisikoa egitea eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea.
Egiten diren jarduerak dibertsifikatzeko asmoz, jarduera berri bat egitea planteatu da: Plazaola kaleko parke bioosasungarria erabiltzea.
Horretarako, kiroldegiko kirol-begirale baten laguntza jasoko da eta hark azaldu eta erakutsiko du parkeko elementuak nola erabili behar diren.
Honen bidez, bertara hurbiltzera eta jarduera berri honetan parte hartzera animatzen ditugu legazpiar guztiak, parke hori behar bezala erabiltzen ikasiz.
Zuen zain gaude!