pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Olaria Saria
14
Mar
2023

Olaria Saria

Asteazkenean, hilak 15 eta arratsaldeko 19:00etan, 2023ko Olaria Saria erabakitzeko epaimahaiaren bilera egingo da

Guztira, 7 izan dira 2023ko Olaria Sarirako proposatu diren hautagaiak. Hona hemen zerrenda: Jon Dorronsoro, Jon Maiztegi, Parrokia garbitzeko bolondresak, Jon Amilibia eta Lourdes Zubeldia senar-emazteak, Nagusilan, Osasun-kolektiboa eta Ane Odriozola.

 

Edizio honetako Epaimahaia honakoek osatzen dute: Alkatea, Udal Korporazioko alderdi politiko bakoitzeko kide bat, iaz saria eskuratu zuen taldeko ordezkari bat (Alaitasuna errondaila eta Jaiotza taldea) eta herriko hiru elkarte hauetako ordezkariak: Lakiolako Kimu Berri, Izadi Zaleak eta KATE.

 

Gaurko bileran aukeraketari bi bozketa eginez ekingo dio. Lehenengo bozketa batean boto-kopuru gehien jaso dituzten bi finalistak aukeratuko dira eta bigarren bozketan horietatik saria nork eramango duen erabakiko da. Boto-berdinketa emanez gero, Alkatearen kalitateko botoarekin hartuko da erabakia edo, beharbada, saria “ex aequo” ematea,  hau da, sari partekatua izatea, erabakiko da.

 

Alkatea da Epaimahaiburua eta ebazpen-proposamena egingo du. Proposamen hori martxoaren 22an egingo den Bozeramaileen Batzordean aztertuko da eta, ondoren, martxoaren 29an egingo den Osoko Bilkuran hartuko da erabakia.

 

Urtero legez, maiatzaren 3ko Ezpata-dantza ekitaldian emango da Olaria Saria.

Albiste guztiak