“Izena duena bada” dio esaera zaharrak, edozer gauzak izena badu benetan existitzen dela adierazteko. Baina ondoan ditugun zuhaitzak ez dira izaki mitologikoak, eta orain izena agerian dute gainera.
Zergatik daude bi palmondo jauretxe batzuen sarreran? Ba al zenekien ezpelaren egurrak ez duela flotatzen? Zer produktu lortzen da artelatzetik?
Ospatu Basoen Mundu Eguna, inguruko zuhaitzak ezagutuz! Agirre-Etxeberriko "hiri-basoa" ibilaldi gidatua egitera gonbidatzen zaitugu!
NOIZ? Martxoak 21 (asteartea)
ZER ORDUTAN? 18:30
IRAUPENA: 45-60 minutu
TOPAGUNEA? Agirre Etxeberri lorategiko sarreran (Haztegi ikastolaren parean)
IZEN EMATEA: DOHAINIK 943 725829 TFNOAN (9:00etatik 14:00etara)