Datorren astelehenean martxoak 13, Bikuña kiroldegiko igerileku handia (25 x 12,5 metro) egokitzeko obrak hasiko dira, bertan dauden pitzadurak kentzeko eta ura, produktu desinfektatzaileak eta energia aurrezteko ingurumen eta iraunkortasun neurriak lortzeko, ontziaren ur bolumena murriztearen ondorioz.
Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta Construcciones Suescun enpresak egingo ditu 290.485,34 euroren truke.
Deskribatutako lanak egiten diren bitartean, Bikuña kiroldegiko igerileku txikia (20 x 10 metro) irekita egongo da, eta ordutegia luzatu egingo da:
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 21:00
Larunbatean: 09:00 – 12:45 eta 15:30 - 20:30
Igandetan: 09:00 – 13:45