Legazpiko udalak Sorgintxulo taldearen gidaritzapean aurrera darama haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa. Dagoeneko finkatuta dago urte osoko jardueren egitaraua.
Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak, Udaleko Euskara, Hezkuntza, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuek eskatuta, hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian eta herritik kanpo urtean zehar, adin ezberdinetako haurrei eta gazteei zuzenduta, HHko 5. mailatik DBHko 4. mailara.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruko ekintzek helburu ugari izaten dituzte: euskaraz hitz egitea, ondo pasatzea, herriko beste haur eta gazteekin harremanak izatea eta arauak errespetatzea.