Zarzuela eta operaren artean kokatu behar dugun lanaren emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan, eta ohi bezala bi zatitan eskainiko da.
La viuda alegre (jatorrizko izenburua alemanez: Die Lustige Witwe) 3 ekitaldiko opereta da. Musikaren egilea Franz Leháres izan zen eta libretoa Victor Leon eta Leo Stein idazleena da, Herni Meilhac idazlearen L’attaché d’ambassade komedian oinarrituta. Opereta hori 1905eko abenduaren 30ean eskaini zen lehen aldiz Vienako Theater an der Wien antzokian. Gaurkoa Roger Junoyren bertsio espainola da.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.