Martxoaren 12an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia burutuko dugu Legazpin, beste urte batez.
Hau hamaikagarren edizioa izango da eta espero dugu bertan 14 elkartetako 550 kirolari inguru elkartzea, zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola-jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.
KIROLA ELKARREKIN jardunaldiak elkargune bat izan nahi du, Legazpiko klub eta elkarteetako kirolariak ezgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonen alde egiten duten Euskadiko beste elkarte askotako kirolariekin batuko dituena.
Egitasmo honekin adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskaintzen saiatzen gara. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.
Aurreko urteetako arrakasta kontuan hartuta, ekimen hau urtero errepikatzea erabaki genuen.
Aurten, ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpi Igeri Elkarteak, Ilintxa Futbol taldeak, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak etaDanantzako Bolo Elkartea etaAndraitz kirol elkarteak parte hartuko dugu ekitaldian.
Horiez gain, beste zenbait herrialdetatik etorriko diren elkarteak ere izango ditugu gurekin: Konporta (Gipuzkoa),Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia,) Aspace (Araba), Apdema (Araba), Mindara(Gipuzkoa),Izarraitz(Gipuzkoa)eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Eguneko egitaraua honakoa izango da:
- 9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
-
9:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:
- Futbola, Irene Paredes Kirol gunean
- Saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan
- Bola-jokoa, Mauleon Hoteleko bolatokian
- Igeriketa, Bikuña iroldegiko igerilekuan
- Indoor zikloa, Bikuña kiroldegian
- Zumba, Bikuña kiroldegian
- Mendi martxa. Lakiolara igoko dira.
- Pala, Urbeltz pilotalekuan
- 13:30 Kirol ekintzen amaiera
- 14:00 Bazkaria Gizarte Zentroan
- 16:00 Agurra eta autobusen irteerak
Pandemiaren ondoren, aurten betiko bazkaria berreskuratuko dela ere nabarmendu nahi dugu.
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetara etortzeko edota kirola eginez parte hartzeko.