pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa Erraza Klubak martxoaren 8an beste liburu bat izango du esku-artean
07
Mar
2023

Irakurketa Erraza Klubak martxoaren 8an beste liburu bat izango du esku-artean

Mary Shelleyren Frankenstein liburu egokitua landuko dute

Aurtengo bigarren liburuarekin hasiko dira asteazkenean, martxoaren 8an,

Mary Shellleyren Frankenstein liburu ezagunaren irakurketa errazeko egokitzapenaren irakurketa konpartitu eta gozatuko dute maiatzera bitartean.

 

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.

 

Liburuak aldez aurretik aukeratzen dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emanez.
Saioak gazteleraz izango dira.

 

Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.), edo WhatsAppez ( 639 851 172) izena emateko aukera dago.

 

Albiste guztiak