pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikasgelako 2. aldiko txartelak eska daitezke
03
Mar
2023

Ikasgelako 2. aldiko txartelak eska daitezke

Aurreikusitakoa baino 3 egun lehenago irekiko da, eskariei erantzunez

Saturnino Telleria kaleko 1. zenbakian dagoen ikasgelako 2. aldiko txartelak jadanik eska daitezke. Ikasturte honetarako aurreikusitako 2. aldi hau hiru egun aurreratuko da, eskariei erantzuna emanez. Martxoaren 3an hasiko da, martxoaren 6aren ordez; eta uztailaren 7ra arte luzatuko da.

 

Txartelak eskatu ahal izango dira Udalaren web orriko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta martxoaren 3tik aurrera eskuragarri egongo dira Kultur etxeko harreran.

 

Ikasturte honetan ikasgelako erabiltzaileak izan direnak eskaera orokorra baino ez dute aurkeztu beharrik izango. Ikasturte honetan ikasgela erabili ez dutenek berriz, eskaera orokorrarekin batera matrikula agiria ere aurkeztu beharko dute.

 

Hezkuntza zerbitzuak eskaerak Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoaren bidez egitera animatzen ditu ikasleak; horretarako KZgunean eskuratu dezakete B@kQ txartela. Sarbidea honakoa da: Egoitza Elektronikoa – Tramite interesgarriak - Ikasgelaren erabiltzaile egitea.

 

18 urtetik gorako pertsonak zerbitzua erabili ahal izango dute, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak).

 

Ordutegia berdin mantenduko da. Astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.

 

1. aldiko datuak eta balorazioa

 

Ikasturte honetan inoiz baino eskaera gehien jaso ditugu. Guztira 52 pertsonek eskuratu dute txartela. Gehienak emakumezkoak izan dira (% 85).

 

2022ko urriaren 17tik 2023ko otsailaren 17ra bitartean, ikasgela 124 egunetan ireki da, astegunetan (90 egun) eta asteburuetan (34 egun).

 

Inkesta bete duten 20 erabiltzaileen arabera, eskainitako zerbitzua ondo baloratu da, 10etik 6,8 puntu emanez. Ikasturte hasieran erabaki zen asteburuetan eta jaiegunetan ordutegia ordu erdi luzatzea eta erabiltzaileek asko eskertu dute hori, 10etik 8,1 puntu emanez.

 

Ikasgelaren erabiltzaile egitea, prozedura fitxa

Ikasgelaren jarraibideak

Albiste guztiak