Bisita Ogiaren txokoan hasiko da. Bertan, zekale desberdinak ezagutu eta baserriko ogia egiteko prozesua ikusiko dugu.
Ondoren, nagusiek zein haurrek ogi opiltxo bat egiteko aukera izango dute.
Opiltxoa labean sartu eta egiten den bitartean, baserri ondoko Igaralde errota martxan ikusteko parada izango dugu.
Errotan, haurrek galbaia zer den ikusi eta erabiltzeko aukera izango dute.
Bisita bukatzeko, Igaralde errotako, antzar eta ahateei ogi gogorra emango diegu.
Noiz: Martxoko igandeetan
Ordutegia: Goizeko 11:00etan
Plaza mugatuak, izena aldez aurretik eman beharra dago.
Harremanetarako: Mirandaolako turismo bulegoa, telefonoa: 943 73 04 28