Martxoan, hainbat hitzaldi antolatuko dira TREBA Gurasoak eta TREBA Gazteak programen eskutik. Programa horiek Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Iazko balorazioa oso ona izan zen eta aurten berriro bi programei heldu diegu, gurasoak eta gazteak zenbait arlotan trebatzeko. Kasu batzuetan, iaz hasitako bidean sakonduko da, eta, besteetan, esparru berriak landuko dira.
TREBA Gurasoak
2 hitzaldi eskainiko dira. Bata, haurren gurasoei zuzendua eta bestea, haur eta nerabeen gurasoei zuzendua. Saio guztiak 17.30ean izango dira, Kultur etxeko areto nagusian. Iraupena: ordu eta erdi. Ez da izena eman behar.
- Martxoaren 2an, osteguna, Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? Trebatzailea: Leyre Cano, psikopedagogoa. Hitzaldi elebiduna izango da.
- Martxoaren 23an, osteguna, Seme-alaben autoestimua elikatzen. Trebatzailea: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Treba Gazteak
Hitzaldi bakarra eskainiko da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Saioa euskaraz izango da, Gazte-txokoan, 17:30etik 19.30era.
- Martxoaren 9an, osteguna: Sexkuntza: nolakoa da nire sexualitatea? Trebatzailea: Eider Goiburu, pedagogian doktorea.
Saio honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, martxoak 6 baino lehen lotura honetan: www.legazpi.eus/treba-gazteak