Urtebete igaro da Errusiak Ukraina inbaditu zuela.
Hori dela eta, Euskadik Ukrainarekiko lankidetzaren aitortzatik, Legazpiko Udalak bat egin du EUDELek egindako gonbidapenarekin eta, bihar ostirala, otsailaren 24an, 12:00etan udaletxearen aurrean egingo den bost minutuko elkarretaratze isilean parte hartzera deitzen du.
Bertan, gerraren biktimekiko, ihes egin duten pertsonekiko eta Ukrainako herri osoarekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.