Burdinola Elkarteko memoria historiko taldearen bidez iritsiko da Legazpiko Kultur Etxera Martxoak 3, ez dugu ahazten erakusketa.
1976ko Martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren berri ematen zaigu erakusketa honetan. Espainiako poliziak San Frantzisko Elizan (Zaramaga auzoa) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.
Gertakaria hauek ahanzturan eror ez daitezen sortutako erakusketa dugu honakoa.
Erakusketa irekiera egunean, otsailaren 24an, 17:30ean aurkezpen ekitaldia ere egingo da, eta bertan izango da Martxoak 3 batzordeko kide bat.
Burdinola elkarteak, herriko ikastetxeetako ikasleekin bisita gidatuak ere lotu ditu dagoeneko.