pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuen (AEMET) eta EUSTATeko ESTATISTIKAK
21
Ots
2023

Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuen (AEMET) eta EUSTATeko ESTATISTIKAK

Atal berria udalaren webgunean

Dakizuenez, urtero urtarrilean, Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuak (AEMET) aztertu eta txosten bat argitaratzen dugu gure webgunean.

 

Txosten horren edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik jasotako datuak azter ditzakezue.

Horrela, atal hori 4 bloketan banatuko dugu, eta horietako bakoitzak grafiko interaktibo bat izango du: alde batetik, tenperatura, bestetik, euria, beste fenomeno meteorologiko batzuk eta, azkenik, haizea aztertzeko blokea.

Izan ere, bloke bakoitzean urte-iragazkia aplikatu dezakegu eta, horrela, aukeratutako urteetako informazioa zuzenean ikusiko dugu grafikoetan irudikatuta. Grafiko bakoitza gainera, xehetasun handiagoarekin ikusteko aukera izango dugu pantaila osoko tamainan.

Hortaz, datu meteorologikoekiko jakin-mina baduzu, atal hau zure gogokoa izatea espero dugu.

 

Bestalde, Eustaten webgunean Legazpiri buruz dauden datuak ezagutzeko beste atal bat gehitu dugu.

Bertan, gure herriari buruz hainbat datu aztertu ahal izango dituzu, besteak beste: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta … etab.

 

Legazpi datuetan:

  LEGAZPIKO KLIMATOLOGIARI BURUZKO DATUAK (1946-2022)

  EUSTAT

 

Albiste guztiak