pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irisgarritasuna hobetuko da, Aizkorri kalearen eta Irene Paredes Kirol Gunerako sarbidearen artean
20
Ots
2023

Irisgarritasuna hobetuko da, Aizkorri kalearen eta Irene Paredes Kirol Gunerako sarbidearen artean

Obrak otsailaren 22an hasiko dira, eta 3-4 aste inguru iraungo dute

Hobekuntza-lan hori Aizkorri kaleko 26. zenbakian dagoen oinezkoen pasabidean egingo da.

 

Helburu nagusia bidearen akabera hobetzea da, bai eta Irene Paredes Kirol gunera eta Bikuñaenea plazara sartzeko bideak irisgarri izatea. Gaur egun bertan dagoen oinezkoen pasabidea ez da irisgarria eta zoladurak pitzadurak ditu.

Gune horretan, bidea galtzada-harriz bukatuta dago, eta espaloiak berriz, baldosa hidraulikoz. Jarduketa 112,00 metro karratuko azaleran egingo da.

Hauek izango dira egingo diren lanak: bidean galtzada-harrizko imitazioa duen asfalto urtua jarriko da eta espaloiko zoladuran baldosa hidrauliko zuria jarriko da, baldosa hidrauliko gorrien eta baldosa direkzionalen zerrenda apaingarriekin.

Jarduketaren aurrekontua 19.803,64 €-koa da, eta “Construcciones MB Antio, SLL” enpresak egingo du.

 

  • Obrak otsailaren 22an hasiko dira, eta 3-4 aste inguru iraungo dute.
  • Aizkorri 20ko biala norantza bikoitza izango du. Beraz, karga-deskarga ezin izango da erabili.

Albiste guztiak