Aurreratu genuen moduan herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu da Inauterietako egitaraua eta ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
Lehen ekitaldia ostegun gizeneko, otsailaren 16ko, Musika Eskolako ikasleen kalejira izango bada ere, ofizialki Otsailaren 17an, ostirala, ikastetxeen desfile amaieran, 17:00ak aldera, egingo den Lintx eta Katamaloen etorrera ekitaldiarekin hasiko dira Legazpiko Inauteriak. Doinua Musika Eskolako fanfarreak jarriko du musika ekitaldian.
Honen bidez ekitaldian parte hartzera dei egiten ditugu herritar guztiak.
KOPLAK: Doinua:Axuri beltza
Ostiralean
1) Lintx beldurtzeko deia,.
Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)
(ABESTU ONDOREN ZARATA ATERA ETA DANTZA MUSIKARIEKIN)
Litx eta katamaloak berriz azaltzean, Musikarien ingurura gerturatzen direnean:
Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)
(ABESTU ONDOREN TXAFLEROA BOTAKO DUGU)
ZARATA ATERA ETA DANTZA EGIN
2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:
Gure zaratei esker joan da
dantza eta sua lagun
uju ta aja, ulu ta txistu
festan ospatu dezagun (bis)
Ekitaldiaren amaieran, Musika Eskolako fanfarreak saiotxoa eskainiko du Euskal Herria plazan, bertan daudenak jai giroan murgilduz.