Bostgarren urtez jarraian argitaratu dira enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak.
Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira
Kontzeptu hauek lagundu daitezke diruz:
Diru-laguntza LERROA |
Diru-laguntzaren ZENBATEKOA |
|
Azterlana egiteko kostuaren % 90era arte. Gehienez: 1.500 €. |
|
Bideragarritasun-planaren kostuaren % 90era arte. Gehienez: 1.500 €. |
|
Inbertsio onargarriaren %30era arte. Gehienez: 1.200 € |
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko ez da BEZa kontuan hartuko.
Enpresa batek diru-laguntza Lerro bat eska dezake, ez gehiago.
Diruz lagunduko dira 2022ko azaroaren 16tik 2023ko azaroaren 15era bitartean egindako gastuak.
Fakturak oraindik ez badituzu, aurrekontuak aurkeztuz egin dezakezu eskaera.
Ondoren fakturak eta ordainketa-frogarigiak eskatuko dizkizugu.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Legazpin lantokiren bat izan behar dute.
- Merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.
- Azken 6 hilabeteetan, plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
Eskaera egiteko epea: 2023kootsailaren 20tik azaroaren 15 arte, 15:00etan.
Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira, aurrekontua agortu arte (20.000 €).
Informazio gehigo:
- Deialdia : GAO 2023-02-14
- Oinarriak: GAO 2019-05-09
- Zalantzak: Inma Hernandez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.,
T: 688 899 706