pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Identifikazio-plakak Legazpiko 40 zuhaitzetan.
10
Ots
2023

Identifikazio-plakak Legazpiko 40 zuhaitzetan.

Helburua hiriguneko zuhaitz aniztasunari balioa ematea da

Azken egunotan, Legazpiko Udalak identifikazio-plakak jarri ditu Legazpiko udalerriko 40 zuhaitzetan

Gehienak Agirre-Etxeberri parkean daude. Bertan dauden zuhaitz kopurua eta aniztasuna kontuan hartuta hiri-basotzat har daiteke eremu hori.

Baina beste zuhaitz batzuk ere markatu dira udalerrian zehar, hala nola Laubide parkeko artelatza, Euskal Herria plazako haritza, Latxartegi parkeko zedroa eta abar.

 

Plaka bakoitzak informazio hau darama:

  • Zuhaitzaren izen zientifikoa.
  • Euskarazko izena
  • Gaztelaniazko izena
  • Jatorria
  • Zuhaitz-hosto baten marrazkia
  • QR kodea. Kode hori telefono mugikorrarekin eskaneatzean, zuhaitz bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazio gehiago lortuko da (euskaraz eta gaztelaniaz).

 

Datozen asteetan, Eskolako 2030 Agendako ikasleek eskatutako Basoen Eguna dela eta, bisita gidatuak antolatuko dira. Legazpiko ondare naturala hobeto ezagutzea da helburua

Albiste guztiak