Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.
Otsailak 16, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.
Otsailak 17, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTXEN ETORRERA
- 16:15: IKASTETXEEN MOZORRO DESFILEA, Kale Nagusiko farmazia paretik hasita. Puntu horretan elkartuko dira bi ikastetxeak, Haztegikoak ikastolako patiotik irtengo dira, eta Domingo Agirrekoak puntu horretan izango dituzte zain.
- 17:00eanLintx-en etorrera Euskal Herria plazan Doinua Musika eskolako fanfarrearen parte-hartzearekin, eta Legazpiko inauterien hasiera. Fanfarreak ekitalditxoa eskainiko du amaieran plazan bertan.
- 18:30eanALAITASUNA ERRONDAILA/MARIATXIA-Inauteri kalejira. Eliz Ondo, Gurrutxaga, Karibe zaharra eta Euskal Herria plazako taberna inguruetan. Parte hartzeko deia egin dute.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Otsailak 18, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA LGAk antolatuta. Gaia: Mafiak.
Otsailak 19, igandea:LUZAIDEKO INAUTERIA HERRI KONPARTSA:
- 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
- 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.
Ibilbidea: Hegialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.
- 14:00: Bazkaria Aitxuri Jatetxean.
- 17:30: Arratsaldeko saioa.
Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
- 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.
Ikusi LINTXEN nondik norakoak eta koplak