pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2023ko OLARIA sarirako proposamenak aurkezteko epea otsailaren 27ra arte
09
Ots
2023

2023ko OLARIA sarirako proposamenak aurkezteko epea otsailaren 27ra arte

Pandemiak ezarritako geldialdiaren ondoren, legazpiarrek hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte

OLARIA izeneko bereizgarria,  urtean zehar, edo ibilbide osoan zehar, Legazpiren  garapenaren alde egin den eta gehien nabarmendu den ekimen edo jarduera sozialari ematen zaion saria da.

 

Legazpiar guztiek edo herriko elkarteek saria joso dezakeen izangaia proposatu dezakete, bidezko arrazoiak azalduz. Horretarako, Udaletxeko web orrian, LegazpiON mugikor aplikazioan edo, HAZ bulegora jo dezakete otsailaren 27 baino lehen.

Epaimahai bat eratuko da. Alkatea izango da epaimahaiburu, eta kide hauek izango ditu: udalean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat, azken edizioko irabazlea edo irabazleak eta udalerriko elkarteetako beste hiru ordezkari. Elkarteetako hiru ordezkari horiek urtero txandakatuko dira, eta zozketa bidez hautatuko dira.

Epaimahaiak OLARIA saria nork jasoko duen proposatuko du. Proposamen hori martxoaren 22ko Bozeramaileen batzordean aztertuko da, eta martxoaren 29ko Osoko Bilkurara eramango da onartzeko.

Urtero bezala, OLARIA saria maiatzaren 3ko ezpata-dantzaren ondoren emango da.

OLARIA sarirako hautagaitzak ondorengo inprimakiaren bidez proposa daitezke, LegazpiOn APPan aurkeztuz, edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) dagoen hautestontzian utziz.

 

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2023ko otsailaren 27a da.

Albiste guztiak