Gure webgunea www.legazpi.eus bisitatzen dutenek atal berri bat izango dute egun hauetan:
Bertan sartzen da herritarrentzat interes handiena duen udal-kudeaketari buruzko informazio guztia, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko Legean ezarritako betekizunen arabera.
Egitura bikoitza du, gardentasuna garatzeko bi sailkapen-eskema jarraituz: EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak ezarritakoa eta 'Nazioarteko Gardentasuna' GKEak garatutako Udal Gardentasun Indizearen metodologia.
Kasu askotan, azaltzen den informazioa webguneko beste atal batzuetan ere agertzen zen.
Hala ere, Udalaren ustez, informazio mota hori zentralizatzeak, legezko baldintza bat betetzeaz gain, gardentasuna indartzen du gobernantza plurala eta parte-hartzailea eraikitzeko funtsezko ardatz gisa, Legazpiko herritarrek beren erakundeetan duten konfiantza sendotuko duena
Etengabe eguneratzen ari den ataria da, etengabe hazi eta aberastuko dena, bai legeak eskatzen dizkigun datuekin, bai erakundeak Legazpi osatzen dugunontzat baliagarriak edo interesgarriak izan daitezkeela uste duenekin.