Urteko berria hasi berritan, Aitor Casado legazpiarrak azken lana ekarriko digu.
Oraingoan ere, bere lagun Mar Torrijosekin batera Guatemalara egindako bidaiaren kronika eskainiko digute biek, toki horietako irudi eta musikarekin.
Bidaia uste bezala burutzerik izan ez bazuten ere, material bikaina bildu zuten eta ez diote herritarrekin partekatzeari uko egin nahi izan.
Emanaldia, otsailaren 10ean, ostirala, 19:00etan Legazpiko Kultur Etxean.