pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

OHZren % 50eko errekargua ezohiko 330 etxebizitzatan
01
Ots
2023

OHZren % 50eko errekargua ezohiko 330 etxebizitzatan

Errekargu hori aplikatuko zaie jabearen ohiko bizilekua ez diren etxebizitzei

Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko errekargua aplikatzeko espedienteari eman dio hasiera. Errekargu hori “jabearen ohiko bizileku ez diren etxebizitzei” aplikatuko zaie.

 

Guztira, 330 etxebizitza dira.

 

Interesdunek egokitzat joko dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko dute. Alegazioetarako epea otsailaren 28an amaitzen da.

 

Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ)  Ordenantza Fiskaleko 13.3 artikuluaren arabera, errekargu hori aplikatzetik salbuetsita egongo dira honako egoera hauetakoren batean dauden higiezinak:

a) Udalaren, haren erakunde autonomoen, enpresa-entitate publikoen eta oso-osorik udal-kapitala duten merkataritza-sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b) Zergan hobariren bat duten etxebizitzak.

c) Ostatu, pentsio, ostatu, alokairu, … eta abarrei lotutako etxebizitzak.

d) Jarduera profesional edo komertzialetarako modu jarraituan erabiltzen diren higiezinak. Salbuespen hori aplikatzeko, higiezinaren katastroko titularra izan beharko da, edo, hala badagokio, jardueraren titularraren aldeko errentamendu-kontratu bat egon beharko da, urtebetekoa edo gehiagokoa. Salbuespen hori ez da aplikatuko erabilera-lagapenen kasuan, salbu eta jarduera dagoela egiaztatzen bada eta zergaren subjektu pasiboaren eta ondasunaren lagapenaren onuradunaren artean odolkidetasuneko edo adopzioko lehen mailako ahaidetasun-harremana badago.

e) Adinekoen egoitzetan erroldatutako pertsonen titulartasuneko etxebizitzak. Era berean, ez dute errekargurik izango mendetasun-egoeran egoteagatik edo pertsona hori zaintzeko beste etxebizitza batera joan behar duen pertsonaren titulartasuneko etxebizitzek, baldin eta ezkontidea, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotekidea edo odolkidetasuneko, ezkontza-ahaidetasuneko edo adopzioko hirugarren mailarainoko ahaidea bada.

f) Oinordetzaz eskuratutako etxebizitzak. Kasu horretan, salbuespena bi urtez mantenduko da, kausatzailea hiltzen den egunetik zenbatzen hasita.

g) Ordenamendutik kanpo dauden higiezinak, hirigintza-kudeaketaren mende daudenak, erortzeko arriskuan daudenak (aurria), edo bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituztenak.

h) Etxebizitza gisa erabiltzen direnak eta bat egiten dutenak nekazaritza eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin, horiek hiriguneetatik kanpo daudenak edo landagune gisa kalifika daitezkeenak.

i) Sortzapenaren aurreko urteko azken hiruhilekoan eskualdatutakoak, erroldatze-izapidea zergaren sortzapen-urteko lehen hiruhilekoan egin denean.

 

Albiste guztiak