Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du, 300-400 metro inguruan eta hortik behera elurra egitea espero delako.
Elurragatiko alerta laranjaz gain, abisu horia dago aktibatuta prezipitazio iraunkorrengatik; beraz, hurrengo egunetan kontu handiz ibiltzea gomendatzen da.
Udalak Elurretako Plana aktibatu du, eta, beraz, udal-zerbitzuek elurra kentzeko kamioia prestatu dute; horrela, asteazken goizean erabili behar bada, gertu dago gure udalerriko zirkulazio-bide nagusiak ibiltzeko moduan mantentzeko.
Hona hemen elurteen aurrean nola jokatu jakiteko zenbait gomendio:
- Oinezkoek, beti, espaloietatik edo elurra kenduta dagoen ibilbideetatik ibili behar dugu, kaleak gurutzatzean arreta jarriz eta elurretarako oinetako egokiak erabiliz.
- Ibilgailuak garajeetan gorde.
- Ahal bada ez hartu ibilgailua eta hartu behar izanez gero, segurtasun-tarte egokia gorde eta arretaz zirkulatu.
Ikusi Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako GOMENDIOAK
Udalak elur-plan bat dauka definituta, neguan elur-alerta ugari izan daitezkeelako.