Gonbidapenak irailaren 1,2 eta 3an Kultur Etxeko Harreran.
Abuztuaren 27an Brinkolan egin zen kontzertuaren ondoren, Irailean ere kultur ekitaldiek Legazpiko aire libreko guneak hartuko dituzte.
Lehen ekitaldia, kontzertu bat izango dugu. Irailaren 4ean, larunbata, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean eskainiko du emanaldia Iñaki Palacios & The Gaels taldeak.
Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak “Baltik” hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad. Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, “Baltik” diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.
Taldea osatzen dute:
Iñaki Palacios: txistua
Javi Garay: gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta banjo tenorra
Eneko Espino: baxu akustikoa eta elektrikoa
Errando Lpz. de Luzuriaga: trikitia
Iñaki Alarcia: bateria eta bodhran-a
Xabi Mrtz. Ochagabia: biolina
Eguraldiak lagunduko ez balu, ekitaldia Azokan egingo da emanaldia.
Emanaldia doakoa izango bada ere, gonbidapenak jaso beharko dira Kultur Etxeko Harreran,
Irailaren 1, 2 eta 3an.