Hondakinen Prebentziorako Nazioarteko Astearekin bat eginez (azaroaren 22tik 30era), Legazpiko Udalak herritarren artean plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina bat egin du hilabete osoan. Udalerriko dendetara nor bere poltsarekin joatea zen helburua, eta jasotako datuen arabera, legazpiarrek plastikozko 12.874 poltsa aurreztu dituzte.
Irabazleak ondorengoak dira: AZUCENA GUINEA, Mª CARMEN GURIDI, ESTIBALIZ DIEZ, MARIVI OYARZABAL, ROS GARCIA, ANA BELEN MARTIN, MARIAN IRAETA, ISABEL BELDA, ISABEL GUZMAN, NIEVES EREÑA