HH-3. eta HH-4. mailako haur txikiek eta euren gurasoek probatu eta gozatzeko aukera bikaina izan dute.
Azaroaren 29an, asteazkenean, HH-3. mailako haur eta gurasoak elkartu ziren Kultur Etxeko Areto Nagusian bi orduz euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak ezagutzeko eta haiekin jolasteko.
Atzo aukera bera izan zuten HH-4. mailako haur eta gurasoek. Giro bikaina izan da bi egunetan eta haur eta gurasoen parte hartzea eskertzeko, Legazpiko Udalak familia batentzako bi sarrera zozketatu ditu tailer bakoitzera bertaratu direnen artean.
Horrela, asteazkenean parte hartu zutenetatik Ekai Berasategi haurrak eramango ditu 2 sarrera bere gurasoetako batekin Olentzero bisitatzera joan dadin.
Eta ostegunean parte hartu zutenetatik Deiane Iriarte izango da 2 sarrera eramango dituena.