5:30etan abiatuko da Laubide kaletik.
Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau, abenduaren 5ean, asteartean, egingo da. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Aner Telleria Asteasu, Haztegi Ikastolako DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.
IBILBIDEA:
Laubide Kalea - Santikutz kalea
Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea
Patrizio Etxeberria kalea
Nafarroa kalea - Kale Nagusia
Euskal Herria Plaza – Azoka
.Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.
Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.
Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:
SAN NIKOLAS
Nikolas Deuna ospean
Gazte gaztetandik |
Oin arinka goaz
Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus |
SAN NIKOLAS SANTUA
San Nikolas santua
San Nikolas koronado |
A la una noche y día
SAN NIKOLAS TRISKILITRAS |
URTE BERRI BERRI
Urte berri berri
San Nikolas coronado
Aquí estamos cuatro |
Aingeruak gara
San Nikolas coronero
Aingeruak gara, |
DAUKANAK
Daukanak ez daukanari |
Gorostiagan bi, |
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
- San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
- Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.