Olazabal institutuan eta Haztegi ikastolan
Aste honetan, Legazpiko udalak alkohola hartzearekin lotutako arriskuak
murrizteko programa bat jarriko du martxan,
herriko bi ikastetxeetan,
15 urtetik gorako gazteekin.
“ARRISKUA ALKOHOLA” izena du programak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean
eta herriko Olazabal institutua eta Haztegi ikastolarekin batera
aurrera eramango da.
Zein da asmoa?
Alkohola hartzearekin lotuta dauden arrisku eta minak ezagutzea,
jarrera arduratsu bat hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea
eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.
Programan herriko DBH-4.mailako ikasle guztiek hartuko dute parte;
baita Haztegi ikastolako Batxilerreko 1go mailako ikasleak
eta Olazabal institutuko Batxilerreko 2.mailako ikasleak ere.
Saio horiek aste honetan gauzatuko dira,
azaroaren 29an eta 30ean,
Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.
Gabonak pasa eta gero, urtarrilaren 16an,
irakaslegoaren eta gurasoen txanda izango da.
Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta,
irakasleekin lan saio bat egingo da
eta gurasoentzako hitzaldi bat eskainiko da Kultur etxean.
Lehenengo aldia da Legazpiko udala
Alkohol-kontsumoari dagokionez,
E.A.E.ko ikastetxeetanprebentzio hautakorrekoesku-hartzea
izeneko programan parte hartzen duela.
Ikasleekin aurrera eramango diren tailerrak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publioaren
eta Adikzioaren Zuzendaritzak ordainduko ditu.
Legazpiko udalak berriz,
irakaslegoarekin eta gurasoekin
aurrera eramango diren saioak ordainduko ditu.