Abenduaren 1ean, ostirala, 19:00etan Telleriarteko Arrizabala Elkartean.
Martin Ugarte 'Saletxe' poeta legazpiarraren lana ikertu du Aitor Gurrutxagak. Literaturaren ikuspuntutik aztertu du 'Jatorriaren errotik' liburua. Baserrian zein lantegian arkatza eta papera gainean zeramatzan herri poeta izan zen Saletxe.
Legazpiko Haztegi ikastolan geografia, historia eta hizkuntza irakaslea da Aitor Gurrutxaga (Legazpi, 1966). Euskal filologoa da ikasketaz, eta literatura zalea ere bada. Saletxe: poeta ikusezina artikulua publikatu du, Burdinola elkarteak argitaratzen duen Txinpartak aldizkarian. Jatorriaren errotik liburua aztertu du, eta zer azpimarratua aurkitu du poema guztietan.