San Juango Haurreskolaren proiektua izan da bozka gehio jaso dituena.
Udalak aurrekontuak osatzeko parte hartze bidezko prozesu bat jarri zuen martxan. Prozesu horretan 14 inbertsio-proiektu jaso ziren. Ondoren, horietatik 6 proiektu aukeratzeko bozketarako epe bat zabaldu zen, joan den asteazkenean, azaroaren 15ean, bukatu zena.
Hona hemen bozketaren emaitza:
792 |
San Juan auzoko haurreskolaren ingurua eta berdegunea konpontzea |
615 |
Latxartegiko haur parkea (parke txikia) birmoldatzea |
528 |
Domingo Agirre eskolako pilotalekuaren goialdea ixtea eta kirol-pistako zorua hobetzea |
262 |
Domingo Agirre plaza konpontzea |
156 |
Arantzazu auzoko goi-tentsioko kableak lurperatu eta urbanizazioa bukatzea |
147 |
Urtatzazahar parkea birmoldatzea elementu berriak jarriz |
119 |
San Jose auzoa urbanizatzeko 1. fasea |
104 |
San Ignazio 6-bis eta 14 bitartean irisgarritasuna hobetzea. |
101 |
Plazaola kaleko gune hondatuak asfaltatzea |
77 |
Muru berriko espaloiak zabaltzea |
47 |
Telleriarteko plaza konpontzeko 1. fasea |
45 |
San Ignazio 20-21ean helduek ariketak egiteko tresnak eta komunak jartzea |
39 |
San Juan 12-13-14ko espaloiak konpontzea |
20 |
Juanastegiko bidegorriaren ibilbidea aldatzea |
Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz, Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.