pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako, lanaldi osoan
15
Aza
2017

Udalak pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako, lanaldi osoan

izen ematea, LANBIDEN azaroaren 15etik eta azaroaren 24 arte

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

 

Pertsona bat kontratatuko du 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.

 

LANBIDEN izena emateko epea azaroaren 15ean hasiko da eta azaroaren 24an bukatuko da.

 

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

 

* Lorezaintzako  peoia.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, lorezaintzako peoi gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du.

 

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

 

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

 

a) 35 urteko edo hortik beherako langabeak.

b) 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.

c) 55 urtetik gorakoak.

d) Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

e) Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,..).

 

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

 

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

 

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

-       Emakumea: 3 puntu.

-       55 urtetik gora: 6 puntu.

-       Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.

-       Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.

-       Lorezaintzako peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

Albiste guztiak